XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Nolakoa izango litzateke transformazio erregela horri dagokion egitur deskribapena (E.D.)?.

Lehengo egitura agertzea izango da normalena, hots: izen sintagma bat perpausaren mende (sujetoa, hortaz) eta beste izen sintagma bat aditz sintagmaren azpian (objetoa).

Egitura hori baldin badugu, ergatiboaren transformazioa martxan jarriko zaigu.

Hortaz, honelako egitura baten aurrean aurkitzea izango da normalena, ergatiboa ager dadin: gizona / andrea / etxea / dirua / erosi / galdu.

Egitura hori izanez gero, lehenbiziko izen sintagmari (I Ssub1 deitu dugunari) ergatiboaren marka ezarri beharko zaio.

Baina askotan goiko egitura hori gertatu ez arren ergatiboa gertatzen da.

Adibidez: Urak irakin du.

Filmak hiru ordu iraun zuen.

Mendizabal jaunak dimititu egin du.

Eta zenbait lekutan: Andonik berandu irten du etxetik.

Azken perpaus hauetan ergatiboa agertzen bada nahiz eta izen sintagma objetorik ez agertu, badirudi bigarren izen sintagma hori ez daukagula zertan sarturik gure transformazio honen egitur deskribapenean.

Bestalde, bigarren izen sintagma hori nori sintagma bat ere izan daiteke, eta horrenbestez, egitura deskribapen horretan fidatuz, transformazioa martxan jarriko bagenu, okerreko lekura iritsiko ginateke.

Hortaz, aski litzateke, nik uste, aditzari marka berezi bat ezartzea.

Alegia aditz batzu badira nork eskatzen dutenak: eros, ekar, sal, esan, irakin, eraman....

Eta beste batzu, berriz, ametitzen ez dutenak nork sintagmarik: etor, joan, ibil, saia....

Hortaz, aski genuke nork eskatzen duten aditzei honelako markaren bat ezartzea, hots: [+ergat], edo [+Tergat] marka.